Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea badator, aurten Biltzarrarekin!

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea badator, aurten Biltzarrarekin!

Badator, urteto lez, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea. Kudeaketa Aurreratuaren inguruko praktika onen eta esperientzien elkartrukerako egiten den promozio eta difusio ekitaldien elkargunea.

Aste honek berrikuntza handiak izan ditu ospatutako hogei urte hauetan, astebete irautetik, bi aste izatera, eta hiru aste izan ditu ere, baina XXI. edizioarekin bat eginez formatuz aldatuko dugu, bere irudi eta posizionamendua bultzatzeko eta Kudeaketa Aurreratuaren mezua sendotzeko.

Horretarako, ekitaldiak modu ezberdinean antolatuko ditugu, bi asteko iraupena izango du berriz ere, eta ekitaldien lehenengo astea ospatze leku bakar batean egingo da Biltzar formatuarekin.

Laster behin-betiko programaren berri emango dizuegu, baina aste horen egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuaren elementu bat jorratuko dela aurreratzen dizuegu.

Momentuz egun hauek, urriaren 26tik azaroaren 6ra, zure agendan gorde itzazu!

ITURRIA: EUSKALIT

Categories