ARAUDI ALORREKO AHOLKULARITZA

Zure enpresaren Kudeaketa Sistema Nazioarteko Arau batek ziurtatua denean, bezeroaren eta legearen eskakizunak betetzen dituzten produktu edo zerbitzuak eskaintzeko duzun gaitasuna erakusten du. Horretarako, enpresak kudeaketa sistema eraginkorra garatu behar du, bertako prozesuen premietara egokitua, eta sistematikoki erabili behar du, erakundearen jarduerari eusteko eta etengabe hobetzeko.​

Gure esperientzia luzeari esker, hainbat araudiri buruzko irtenbideak eskain ditzakegu profesionaltasun osoarekin eta gure bezeroarekiko erantzukizun guztiarekin, Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Segurtasun eta Osasun arloetan

Kalitatea

KALITATEA

Kalitatea

Kalitatea ez da moda bat, nazioan eta nazioartean aintzatetsi eta onartuta dagoen premia baizik. Kalitateak ez du kostua eragiten, itzulera azkarreko inbertsioa da, eta bezeroen nahigabea saihesteaz gain, zarrastelkeria desagerrarazten du. Kalitatea ez da arazo bat, eguneroko gorabeherei irtenbidea ematen dien tresna baizik. Kalitatea ez da kontrola, aitzindarien bultzadaren eraginez denak partaide egiten dituen lan egiteko modu naturala baizik.

Aplikagarri diren Araudi garrantzitsuenak:

  • ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak: nazioarteko erreferentzia.
  • TS 16949 Automobilerako Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak.
  • Kalitate Turistikoko Q / 182001 (Lojamendu Turistikoa, Agentzia, Jatetxea…).
  • Produktuen Kalitatea, Zerbitzuak eta Ziurtapenak eta Sektoreko Markak…

Ingurumena eta Energia-eraginkortasuna

INGURUMENA ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUNA

Ingurumena eta Energia-eraginkortasuna

Gure ingurua babesteko helburu garrantzitsua lortzeko modu egokia da erakundeetan kudeaketarako sistematika batzuk ezartzea ingurumenari dagozkion betekizun eta gomendioak betetzen laguntzeko.

Jarduera nagusiak eta aplikagarriak diren Arauak:

  • ISO 14001 Ingurumen-kudeaketarako Sistema: nazioarteko erreferentzia.
  • Ingurumen-arloko tramitazioak: hondakin arriskutsu eta bizigabeen kudeaketa, IKS…
  • Ingurumen-arloko kudeaketa: hondakinak, zaratak, isuriak.
  • Autobabeserako edo Larrialdietarako Plana...
  • ISO 50001 Energia-kudeaketarako Sistema Ezartzea: nazioarteko erreferentzia.
  • Energia-auditoriak: Energia-fluxuaren diagnostikoa.
  • Zerbitzu elektrikoak: Sareen Azterketa, Potentzien Optimizazioa, Energia-banatzaileak…
  • Energia-teknologia: Argiztapena, Energia Erreaktiboa Desagerraraztea…
  • Eraikin eta Etxebizitzetako Energia-ziurtapenak.

Segurtasuna eta Laneko Osasuna

SEGURTASUNA ETA LANEKO OSASUNA

Segurtasuna eta Laneko Osasuna

OHSAS 18001-ean oinarrituriko prebentzio-kudeaketarako sistema bat erabiltzeak enpresak duen erantzukizuna langileei, bezeroei eta gizarteari erakusteko balio du, eta laneko istripuak murrizteko eta segurtasuna handitzeko ahal den guztia egiten ari dela adierazteko.

Jarduera nagusiak eta aplikagarriak diren Arauak:

  • OHSAS 18001 Segurtasunaren Kudeaketa eta Laneko Osasuna: nazioarteko erreferentzia.
  • Zerbitzu-enpresen eta azpi-kontratazioen kudeaketa.
  • Ekipo eta instalazioen mantentze-lanen kudeaketa.
  • NBEen kudeaketa.
  • Osasunaren zaintza.
  • Segurtasuneko berrikuspen eta ikuskaritzak