ENPRESEN ERANTZUKIZUN PENALA ETA DELITUAREN PREBENTZIOA

Enpresen erantzukizun penala eta delituaren prebentzioa Martxoak 30eko 1/2015 lege organikoak kode penalean egindako azken aldaketak, 2015eko Uztailak 1etik aurrera indarrean dagoenak, aldaketa nabaria suposatzen du pertsona juridikoak erantzule penal gisa jartzeko orduan.

Aldaketa honek azaletik dakarren funtsezko berritasuna hurrengoan datza: Elkarte zibil edota merkantil guztiek, sindikatu eta erakunde politikoek, erantzukizun zibilaz gain (=dirua), delitu gisa har daitezkeen zenbait ekintzaren erantzukizun penala (=zigorra) ere izango dute.

Erakunde bati erantzukizun penal hau esleitu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira:

  • Legezko jarduera nagusi bat izan dezala. Hots, kanpoan uzten ditugu delituak burutzeko zuzenki sorturiko erakundeak, erakunde pantailak deituak.
  • Legez kontrako jarduerak onura bat ekar diezaiola elkarteari, zuzena edota zeharkakoa.
  • Legez kontrako hori, pertsona juridikoaren erantzukizun bezala zehazki tipifikaturiko jardueretariko bat izan dadila.
  • Erakundeak hura saihesteko neurririk hartu ez izana.

Baldintza hauek betez gero erakundea inputatua, epaitua eta zigortua izan daiteke. Zigorrak, gaingiroki, zuzendaritza kideen gaitasun-gabetzean, erakundearen geraldi edo behin betiko desegitea eta egun/isun zigorretan datza.

* DELITUAREN PREBENTZIORAKO EREDUAREN INPLEMENTAZIOA:

Delituaren prebentzioaHOBEKINetik Segurdadesekin batera, aholkularitza juridiko modura (15 urtetako esperientzia aholkularitza aurreratuko zerbitzu juridikotan), Delituaren Prebentziorako aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko baliabideak, esperientzia eta adituak dauzkagu, ondoren fase ezberdinetan egituraturik zehazten den bezala.

  1. Lanen prestaketa eta arduradunen izendatzea.
  2. Arriskuen analisia.
  3. Aplikaziorako plan exekutiboa.
  4. Portaera kodea.
  5. Delituaren prebentzio plana.
  6. Kontzientziazio eta formakuntza zerbitzuak.
  7. Aholkularitza zerbitzuak eta zuzenbide-laguntza bide administratibotik.

SegurdadesErakundean Delituaren Prebentziorako Eredua ezartzearen onurak:

  • Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua enpresa mehatxatzen duten arriskuak ebaluatzean datza.
  • Erantzukizun penalaren salbuespenak: Prebentzio eta kontrolerako neurriak delitua baino lehenagokoak izanez gero, enpresa erantzukizunaz libre geratuko da.
  • Merkatuarentzako konfiantza: RSC eta konplimendu kulturarekin lotura.
  • Kontrol itxura: Leiho apurtuen teoria: Leiho apurtuak konpontzen ez badira, abandonu itxura horrek leiho gehiago apur daitezen sorraraziko du, azkenik eraikuntzan sartzera bultzatuz.
  • Kosteen aurreztea: Compliancen eginiko esfortzuak isunetan eta salmentetan eragina izan ditzaketen praktika txarren irudi kosteetan aurrezpena dakar.