NEURRIRAKO PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA

Neurrirako Prestakuntza Espezializatua Enpresen prestakuntza-premiak ebaluatzen ditugu, eta prestakuntza-planak diseinatzen eta gauzatzen ditugu Prestakuntza Lanerako Plan baten bidez.

PRESTAKUNTZA ARLOAK

  • Aholkularitza: (Kalitatea, Ingurumena, Energia-eraginkortasuna, Gizarte-erantzukizun korporatiboa, Elikadura-segurtasuna).
  • Enpresa-Kudeaketa: (Gogoeta estrategikoa, Prozesuen bidezko kudeaketa, Pertsonak, Komunikazioa, Merkataritza Kudeaketa, Marketina, Aitzindaritza, Arriskuen kudeaketa, Salmentak, Giza Baliabideak).
  • Informazioaren Segurtasuna, DBLO + IGMEZL.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioa
  • Ofimatika, Teknologia, Hizkuntzak, Gizarte-kudeaketa, Hezkuntza…

* PRESTAKUNTZA MODALITATEAK

Askotariko eta ugariak formari, dedikazioari eta malgutasunari dagokienez. Ikaslea da gure ikastaro bakoitzeko parterik garrantzitsuena eta haren inguruko baldintzei hoberen egokitzen zaien prestakuntza-aukera eskaintzen diogu une oro.

  • Zuzenekoa: eduki praktiko asko dauka, ikastaroan zehar ikasitako guztia garatzeko. Aukerako gaietan prestakuntza jasotzeko gaitasunaz gain, laneko egunerokotasunean aplikagarria den lan-filosofia eskuratzeko gaitasuna ere ematen die ikasleei.
  • Erdi-zuzenekoa: zuzeneko prestakuntzaren abantailak eta e-learning prestakuntzaren malgutasuna bateratzen ditu. Metodo horri esker, ikasleek aurrez aurreko harremana izan dezake tutoreekin eta, aldi berean, ezagupenak sakon ditzake plataforma informatikoaren bidez.
  • In Company: zure enpresa zure langileentzako prestakuntza-gelarik onena bihurtuko dugu. Gure prestakuntza-metodoa zure instalazioetara eramango dugu.
  • On Line: Prestakuntza-plataforma bat sortu dugu Internet bidez, eta ikastaro interaktiboak egiteko euskarri bikaina da hori: ikaslearen parte-hartzea handia da, eta eskola-orduen aprobetxamendua oso arrakastatsua.

* KONTSULTATU GURE ON-LINE IKASTAROEN KATALOGOA

INTERALIA: http://online.interaliaformacion.com

Trebakuntza-ekintzak eraginkortasunez kudeatzen ditugu DOAKOAK izan daitezen, bai enpresaren beraren diru-laguntzak (FTFE eta Europako Gizarte Funtsa), bai erakunde publikoek enpresei emandakoak (Gobernuek, Ministerioek, Udalek, eta abarrek). HIRUALDEKO FUNDAZIOA…

Hobetuz
Fundación Tripartita
Fondo Social Europeo