Klima- krisia aztertu beharreko gai nagusietako bat den testuinguru global honetan, geroz eta empresa gehirago ari dira hautatzen beren karbono-aztarna kalkulatzen jasangarritasunerako funtsezko urrats gisa.
Karbono-aztarnaren kalkulua, ingurumen premia bati erantzuteaz gain, elementu estrategiko bihurtu da enpresentzat. Neurri jasangarriak hartzeak energia- eraginkortasuna hobetzen du, kostu operatiboak murrizten ditu eta negozio-aukera berriak irekitzen ditu, batez ere bere hornikuntza-kateetan jasangarritasuna lehenesten duten bezero eta bazkide komertzialekin.
Enpresa txiki eta ertain askok uste dute karbono-aztarna kalkulatzea korporazio handien jarduera esklusiboa dela baina ez da horrela. Karbono-aztarnaren kalkuluari esker, enpresek beren ingurumen-inpaktua kuantifikatu dezakete, eta zenbait ekintza ezarri ondoren lortutako hobekuntzak ebaluatu ditzakete, haien tamaina edozein dela ere. Eta egia bada ere gaur egun korporazio handiek dutela kalkulu horiek egiteko betebeharra, enpresa txikiek lehen urratsak egiten hasi behar dute onura hauek lortzeko:
- Araudia betetzea: Gero eta herrialde gehiagok ezartzen dituzte ingurumen-araudiak, eta, ondorioz, informazioa eman emisioak murriztu behar dira. Eskakizun horiei aurrea hartzeak zigorrak ekiditen ditu
- Kostuak murriztea: Emisio-iturriak identifikatzeak energiaren eta baliabideen erabilera optimizatzeko aukera ematen du, eta horrek gastu operatiboak murriztu ditzake.
- Lehiatzeko abantaila: Enpresa handi askok beren hornitzaileei praktika jasangarriak erakustea eskatzen diete. Karbono-aztarna kalkulatzeak eta murrizteak ospea hobetzen du eta negozio-aukerak irekitzen ditu.
- Finantzaketa berdea: Bankuek eta inbertitzaileek ingurumen-konpromisoak dituzten enpresak baloratzen dituzte, eta horrek erraztu egiten du kreditu jasangarriak eta inbertsio fondoak lortzea.
- Irudia hobetzea eta bezeroak leialtzea: Kontsumitzaileek nahiago dituzte ingurumenarekin arduratsuak diren enpresak, eta horrek indartu egiten du marka eta bezeroekiko harremana.
- Etorkizunerako prestaketa: Joera globalek ekonomia jasangarriagoak iradokitzen dituzte. Orain egokitzeak epe luzerako lehiakortasuna ziurtatzen du.
Horregatik, ETE bat baduzu, karbono-aztarna kalkulatzea urrats estrategikoa da, eraginkorragoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa izan zaitezen. Ez dakizu nondik hasi?
Ez kezkatu, jarri harremanetan HOBEKINekin, eta pauso hori ematen lagunduko dizugu.