INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA: DBLO eta IGMEZL (Datu Pertsonalen Babesa)

Informazioaren Segurtasuna: DBLO eta IGMEZL (Datu Pertsonalen Babesa)

Informazioa defendatzea funtsezkoa da negozioaren jarraitutasuna eta garapena bermatzeko, baina horrez gain, lege-eskakizuna ere bada eta gainera, konfiantza helarazten die bezero eta/edo erabiltzaileei.

 Horrela, zenbat eta handiagoa izan informazioaren balioa, handiagoak dira hura galtzeari, hondatzeari, edo nahita egindako edo okerreko erabilerari loturiko arriskuak.

SEGURdadesetik gure bezeroei eskain diezaiekegun bermea gure esperientzia luzea da: hamar urte baino gehiago daramatzagu DBLO eta IGZLen inguruko auditoriak eta ezarpenak egiten hainbat enpresa, lan-bulego, kontsulta eta administrazio publikoetan.

Seguridad de la Información: LOPD + LSSICE

JARDUERA NAGUSIAK:

  • DBLOrako egokitzapena.
  • IGMEZLrako egokitzapena.
  • Sistemaren auditoria eta mantentze-lanak.

* DBLorako EGOKITZAPENA ENPRESAN (DATU PERTSONALEN BABESA)

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren xedea, datu pertsonalei dagokienez, pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea da, bereziki haien ohorea, intimitatea eta pribatutasun pertsonala eta familiarra.

Lege hori izaera pertsonaleko datuak erabiltzen edo biltegiratzen dituzten enpresa, profesional, erakunde eta kolektibo guztiei dagokie, eta DERRIGOR BETE BEHARREKOA da. Enpresak Lege horretara egokitzeko legezko epea 2003ko urtarrilaren 1ean amaitu zen.

Lege honen baitan dauden guztien BETEBEHAR NAGUSIAK honako hauek dira:

Fitxeruen izen ematea. Izaera pertsonaleko datu-baseak Datuak Babesteko Agentzian aitortzea.

– Enpresaren barruan segurtasuneko ordezkari bat izendatzea, tratamenduaren arduraduna izango dena.

– Datu horietarako sarbidea behar bezala baimenduriko pertsonek soilik dutela bermatzea.

Segurtasun Dokumentua eta neurriak ezarri.

Eta legezko betebeharrak betetzen ez badira, ZIGORRAK honako hauek dira, urratze motaren arabera:

– Urratze arinak:600 €-tik 60.000 €-ra arte.

– Urratze larriak:60.000 €-tik 300.500 €-ra arte.

– Oso urratze larriak:300.500 €-tik 600.000 €-ra arte.

NORK EGIN DEZAKE NIRE AURKAKO SALAKETA?. Edozein pertsonak, bezerok, hornitzailek, langilek, auzokidek, lehiakidek egin dezake salaketa bat (doakoa) eta altan emanda ez egoteagatik soilik, lehenengo zigorra jasoko du, eta ondoren, ikuskapen baten arabera, hautemandako gabeziak gehituko dira.

* IGMEZLrako EGOKITZAPENA ENPRESAN

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak informazio-gizartearen zerbitzuen eta bide elektronikoaren bidezko kontratazioaren araubide juridikoa ezartzen du subjetuentzat. DERRIGOR BETE BEHARREKOA da webgune bat duten edo Internet bidez eragiten duten pertsona guztientzat, fisiko nahiz juridiko izan, bide elektroniko hori posta komertziala bidaltzeko soilik erabiltzen dutenak barne.