INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA ETA DATUEN BABESA

Informazioaren Segurtasuna eta Datuen Babesa

GURE XEDE NAGUSIA KALITATEZKO ZERBITZU JURIDIKOA BERMATZEA DA, KANPOKO AHOLKULARITZA GISA EDO GURE BEZEROEN SAIL JURIDIKOA INDARTZEKO

IGMEZ, DBEO eta DPBEDBLO: datuak babesteari, interneti, merkataritza elektronikoari eta Europako erregelamenduari buruzko araudien inguruko guztia.

  • IGMEZ. Interneti eta merkataritza elektronikoari buruzko legea betetzeko ekintza guztiak egiten dira: Webgunearen eduki juridikoa berrikusi, Pribatutasun-politika osatu, Lege-oharra osatu… (34/2002 IGMEZ)
  • DATUAK BABESTEA. Enpresa pribatu eta Administrazio Publikoari berariazko prestakuntza ematen diogu sail/aholkularitzaren eskakizunen arabera eta bezeroari 365/24 aholkularitza-zerbitzua edota aholkularitza espezializatua eskaintzen diogu. (3/2018 LO)
  • DATUEN BABESERAKO ORDEZKARIA. Kontrol Agintaritzari DBOren izendapena jakinaraztea eta DBEOren 39. artikuluan xedatzen diren zereginak gauzatzea.

SEGURTASUN ESKEMA NAZIONALA (SEN)

Administrazio Publikoaren baliabide elektronikoen informazio-sistemen segurtasun politikak ikuskatzea eta ezartzea.

ERANTZUKIZUN PENAL KORPORATIBOA (COMPLIANCE)

1/2015 Lege Organikoaren bidez Zigor Kodea aldatu zenetik, edozein pertsona juridiko, edozein tamaina eta dimentsio duelarik ere, bere ekintzen edo kideen omisioen erantzule penala izan daiteke. Delituaren Prebentziorako Plana ezartzea ezinbestekoa da, legez kontrakoa egin baino lehen

GARDENTASUNARI, INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO BIDEARI ETA GOBERNU ONARI BURUZKO LEGEA

Erakundeak gardentasunari buruzko araudia behar bezala garatu eta lortzeko laguntza osoa eduki ahal izateko. SEGURdades enpresak Gardentasun ataria osatzeko esperientzia du. (19/2013 L)

KZTFP

Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzaketa Prebenitzeari buruzko Legea derrigorrez bete behar duten kasuetarako.

DRILL, CHEMIST & FIRA – DC&F

Enpresak garatuta informazio magnetikoa suntsitzeko protokoloa da. Suntsitze-egiaztagiria eskaintzen du, eta kostu ekonomiko baxua du, edozein enpresak ordaintzeko modukoa.