ARAUDI ALORREKO AHOLKULARITZA

Zure enpresaren Kudeaketa Sistema Nazioarteko Arau batek ziurtatua denean, bezeroaren eta legearen eskakizunak betetzen dituzten produktu edo zerbitzuak eskaintzeko duzun gaitasuna erakusten du. Horretarako, enpresak kudeaketa sistema eraginkorra garatu behar du, bertako prozesuen premietara egokitua, eta sistematikoki erabili behar du, erakundearen jarduerari eusteko eta etengabe hobetzeko.​

Gure esperientzia luzeari esker, hainbat araudiri buruzko irtenbideak eskain ditzakegu profesionaltasun osoarekin eta gure bezeroarekiko erantzukizun guztiarekin, Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Segurtasun eta Osasun arloetan

Kalitatea: ISO 9001

KALITATEA: ISO 9001

Kalitatea

Kalitatea ez da moda bat, nazioan eta nazioartean aintzatetsi eta onartuta dagoen premia baizik. Kalitateak ez du kostua eragiten, itzulera azkarreko inbertsioa da, eta bezeroen nahigabea saihesteaz gain, zarrastelkeria desagerrarazten du. Kalitatea ez da arazo bat, eguneroko gorabeherei irtenbidea ematen dien tresna baizik. Kalitatea ez da kontrola, aitzindarien bultzadaren eraginez denak partaide egiten dituen lan egiteko modu naturala baizik.

Aplikagarri diren Araudi garrantzitsuenak:

  • ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak: nazioarteko erreferentzia.
  • IATF 16949 Automobilerako Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak.

Ingurumena: ISO 14001 eta Energia: ISO 50001

INGURUMENA: ISO 14001 ETA ENERGIA: ISO 50001

Ingurumena eta Energia-eraginkortasuna

Gure ingurua babesteko helburu garrantzitsua lortzeko modu egokia da erakundeetan kudeaketarako sistematika batzuk ezartzea ingurumenari dagozkion betekizun eta gomendioak betetzen laguntzeko.

Jarduera nagusiak eta aplikagarriak diren Arauak:

  • ISO 14001 Ingurumen-kudeaketarako Sistema: nazioarteko erreferentzia.
  • Ingurumen-arloko kudeaketa: hondakinak, zaratak, isuriak.
  • ISO 50001 Energia-kudeaketarako Sistema Ezartzea: nazioarteko erreferentzia.
  • Energia-auditoriak: Energia-fluxuaren diagnostikoa.

Segurtasuna eta Laneko Osasuna: ISO 45001

SEGURTASUNA ETA LANEKO OSASUNA: ISO 45001

Segurtasuna eta Laneko Osasuna: ISO 45001

Prebentzio-kudeaketarako sistema bat erabiltzeak enpresak duen erantzukizuna langileei, bezeroei eta gizarteari erakusteko balio du, eta laneko istripuak murrizteko eta segurtasuna handitzeko ahal den guztia egiten ari dela adierazteko.

Jarduera nagusiak eta aplikagarriak diren Arauak:

  • ISO 45001 Segurtasunaren Kudeaketa eta Laneko Osasuna: nazioarteko erreferentzia.