ENPRESAREN HOBEKUNTZA ETA KUDEAKETA
Enpresa-jarduerak pertsonen bidez erakundearen lehiakortasuna hobetzea du helburu. Kudeaketa bikainaren xedea da gauza egokiak hobeto egitea, eta horretarako, beharrezkoa da kudeaketaren arrakasta edo emaitza hobeak lortzen laguntzen duten faktoreak identifikatzea.
Kudeaketaren funtsezko helburua produktibitatea, jasangarritasuna eta lehiakortasuna hobetzea da, epe luzera enpresaren bideragarritasuna bermatuta.
JARDUERA NAGUSIAK
* KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA: Euskalit-en kolaboratzailea
Enpresaren lehiakortasuna egituratzeko oinarrizko 6 elementuak garatuta Kudeaketa Eredua ezartzea; eta horrek honako hau eragingo du
- Pertsonengan proiektu partekatu baten kide direlako sentipena piztea.
- Enpresa bezeroengana bideratzea, balio bereizgarria erantsita.
- Enpresaren eremu guztietan berrikuntza aplikatzea.
- Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, bera delako lehiakortasun-gaitasun nabarmenen hornitzaile garrantzitsua delako.
- Epe luzerako ikuspegia sortzea, ondo definituriko estrategia baten bidez gauzatuko dena.
- Interes-taldeentzat emaitza asebetegarriak lortzea, modu jasangarri eta orekatuan.
* KUDEAKETA SISTEMAREN ARDURADUNA, Kalitatea, eta/edo Ingurumena eta/edo enpresaren Segurtasuna eta Laneko Osasuna.
* KANPOKO AUDITOREA eta Enpresen Barne Auditoriak eta Hornitzaileen Kanpo Auditoriak egitea, independentziarekin, osotasunarekin, konfidentzialtasunarekin eta objektibotasunarekin.
* ETENGABEKO HOBEKUNTZA:
- Gogoeta estrategikoa eta aginte-koadro integrala.
- Prozesuen bidezko kudeaketa.
- Pertsonen kudeaketa.
- Lean Manufacturing / Ekoizpen doitua: Balio-katearen analisia /Just in Time ā Kanban / Plantako banaketa / Ekoizpenaren plangintza /Stocken kudeaketa.
- ā5Sā inplementazioa: Antolakuntza, Ordena eta Garbitasuna.
- Kudeaketa Sistemen integrazioa: Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna. Baliabideen, kostuen eta ahaleginen optimizazioa.